Tailerrean, kizosferari eta horrek ekoizpenean dituen ondorioei buruzko aurkezpen teoriko txiki bat egingo da; mantenugaiak eta ura lortzeko gaiak jorratuko dira; sustraiek lurzoruaren egituran duten eragina aztertuko da, eta horrek guztiak elikagaien ekoizpenari eragiten dio.
Tailerraren bigarren zatian hainbat jarduera praktiko egingo dira, hala nola sustraietan jarduera biologikoaren kantitatea eta barietatea detektatzeko esperimentu bat, elikagaiak ekoizteko neurketa-tresnen erabilera praktikoa eta dronen erabileraren erakustaldi praktiko bat, indarreko legeriak horretarako aukera ematen badu.
Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa
- Hizlarien izen-abizenak: Emma Gómez Peral, Ignacio Francisco Pastor Herranz
- Saila eta Fakultatea: Natur Baliabideen Kontserbazioa Saila. Neiker
- Modalitatea: Tailerra
- Hizkuntza: Gaztelania
- Hedadura geografikoa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa