Zientzia zirkularra: Organismoak erreskatean. Bioerremediazioaren zientzia

Ezagutu bioerremediazioaren mundu liluragarria, gure planeta deskutsatzeko organismo bizidunak erabiltzen dituen teknika berritzailea. Hitzaldi honetan, mikroorganismoek eta landareek kutsatzaile ezberdinak deskonposatu eta ekosistema kaltetuak nola berreskuratzen dituzten aztertuko dugu. Era berean, adibide esanguratsuak aurkeztuko dira, baita prozesu horiek optimizatzen dituzten bioteknologiako azken berrikuntzak ere. Aldi berean, soluzio ekologiko horien eragina iraunkortasunean eta komunitateen ongizatean eztabaidatuko da.

Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa

  • Hizlariaren izen-abizenak: Ángela Trejo Nogales
  • Saila eta Fakultatea: Kimika Organikoa I Saila. Farmazia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Tailer/hitzaldi honek ez du izen-emate eskaera gehiagorik onartzen / Este taller/charla no admite más solicitudes de inscripción.

Eskaera orria / Formulario de solicitud

Organismoak erreskatean: bioerremediazioaren zientzia / Organismos al rescate: la ciencia de la biorremediación

Tailer/hitzaldi honek ez du izen-emate eskaera gehiagorik onartzen / Este taller/charla no admite más solicitudes de inscripción.