Zientzia zirkularra: Fokuan. Minbiziaren luzetarako komunikazio sistema

Giza gorputza milioika zelulek osatzen dute eta hauen arteko komunikazioa ezinbestekoa da ehunen funtzionamendua bermatzeko. Komunikazio hau, maila mikroskopikoan, mezulari molekularren bidez ematen da eta mezuak bide luzea egin behar duenean (esaterako beste ehun batera) besikuletan paketatzen da. Besikulak zelulen luzetarako posta zerbitzua dira maila mikroskopikoan. Zelula gaiztoek ere (minbizi zelulak kasu) zerbitzu hau baliatzen dute komunikatzeko zein beste ehunak inbaditzeko (hedatzeko). Mezuak garaiz detektatu eta interpretatzeak ahalbidetzen du gaixotasunen nondik norakoa hobeto ezagutzea.

Maila edo kurtsoa: DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila

  • Hizlariaren izen-abizenak: Maria Larrinaga Ruiz
  • Saila eta Fakultatea: Zelulen Biologia eta Histologia Saila. Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia

Une honetan ikastetxeentzat eskuragarri dauden eskaerak / Solicitudes disponibles para centros escolares en este momento: 3 .

Eskaera orria / Formulario de solicitud

Fokuan: Minbiziaren luzetarako komunikazio sistema / Foco: Sistema de comunicación longitudinal de cáncer

Une honetan ikastetxeentzat eskuragarri dauden eskaerak / Solicitudes disponibles para centros escolares en este momento: 3 .