Zientzia zirkularra: Blower Door saiakera eraikinen energia-eraginkortasunerako eta jasangarritasunerako

Energetikoki eraginkorrak diren eraikinak lortzea da EBren helburuetako bat klima-aldaketaren aurkako borrokan. Hori lortzeko tresnetako bat energia-auditoretzak dira. Tailer teoriko-praktiko honen helburua Blower Door (UNE-EN ISO 9972:2019) saiakera eta STEM bokazioak ikasleei hurbiltzea da. Ate batean muntatutako haizagailu bat erabiliko da infiltrazioak kuantifikatzeko eta, horrela, inguratzailearen estankotasuna zehazteko.

Maila edo kurtsoa: LH 1, LH 2, LH 3, LH 4, LH 5, LH 6, DBH 1, DBH 2, DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa

  • Hizlarien izen-abizenak: Arrate Hernández Arizaga, Ana Picallo Pérez
  • Saila eta Fakultatea: Energia Ingenieritza Saila. Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala
  • Modalitatea: Tailerra
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Une honetan ikastetxeentzat eskuragarri dauden eskaerak / Solicitudes disponibles para centros escolares en este momento: 3 .

Eskaera orria / Formulario de solicitud

Blower Door saiakera eraikinen energia-eraginkortasunerako eta jasangarritasunerako / El ensayo Blower Door para la eficiencia energética y sostenibilidad en los edificios

Une honetan ikastetxeentzat eskuragarri dauden eskaerak / Solicitudes disponibles para centros escolares en este momento: 3 .