Zientzia zirkularra: Bioerremediazioa. Hainbat organismoren bidez inguruneak deskontaminatzen

Bioerremediazioa ingurumen-kutsatzaileak ezabatzeko teknika bat da, horretarako hainbat organismo erabiliz (ornogabeak, landareak, mikroorganismoak, etab.). Hitzaldi honetan bioerremediazio teknika ezberdinak azalduko dira, teknika horien alde onak eta txarrak aipatuz, eta aldi berean, lurzoruen, airearen eta uren ingurumen-osasuna berrezartzeko erabiltzen diren organismoen adibideak aipatuko dira. Halaber, deskontaminatzeko gaitasuna indartzeko ingeniaritza genetikoak zein lagungarria izan daitekeen jorratuko da. Azkenik, sortzen dugun kutsatzaile kopurua murrizteko beharraz kontzientziatzen saiatuko gara, bioerremediazioa gaur egun dugun arazoa konpontzeko metodo bat baita.

Maila edo kurtsoa: DBH 3, DBH 4, Batxilergoko 1. maila, Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa

  • Hizlariaren izen-abizenak: Adrián Salazar Sánchez
  • Saila eta Fakultatea: Immunologia, Mikrobiologia eta Parasitologia Saila. Farmazia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Araba

Une honetan ikastetxeentzat eskuragarri dauden eskaerak / Solicitudes disponibles para centros escolares en este momento: 3 .

Eskaera orria / Formulario de solicitud

Bioerremediazioa. Hainbat organismoren bidez inguruneak deskontaminatzen / Biorremediación. Descontaminando ambientes mediante diferentes organismos

Une honetan ikastetxeentzat eskuragarri dauden eskaerak / Solicitudes disponibles para centros escolares en este momento: 3 .