Zientzia Zirkularraren bidez, gure gizarteari ezagutza transferitzea eta Unibertsitatean sortzen diren azterlanak eta ikerketak komunikatzea sustatu nahi da. Bere helburu nagusia zientzia eta teknologia Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleei hurbiltzea da. Zientzia Zirkularraren programan, gure unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak ikastetxeetara joaten dira dibulgazio hitzaldiak edo tailerrak ematera.
Zientzia Zirkularraren programa G9-SCIENCE4ALL Europako proiektuaren testuinguruan antolatzen da. Europar Batasunak mundu osoko gizarte-arazo handietarako konponbideak planteatzeko asmoz abian jarri dituen ikerketa eta berrikuntzako bost misioetan zentratua. Misio horiek minbiziari, klima aldaketara egokitzeari (eraldaketa soziala barne), urari eta ozeanoei, hiri adimendun eta klimatikoki neutroei eta lurzoruaren eta elikagaien osasunari buruzkoak dira. Beraz, 2024/2025 ikasturte honetan dibulgazio hitzaldiak eta tailerrak bost misio horiekin lotuta daude nagusiki.
Hitzaldiak eta Tailerrak
- Berrikuntza ekinean! Minbiziaren aurkako antigorputzak
- Bioerremediazioa. Hainbat organismoren bidez inguruneak deskontaminatzen
- Blower Door saiakera eraikinen energia-eraginkortasunerako eta jasangarritasunerako
- Edaten dugun ura aztertzen
- Iraganeko gizarteak ezagutuz epigrafiaren bitartez
- Planetaren osasuna. Ingurune osasuntsuak, pertsona osasuntsuak
- Sustraiak, elikagaien ekoizpenean ahaztutako ekosistema
- Termografia eraikinen eraginkortasun energetikoari eta iraunkortasunari aplikatuta
- Zure ongizatearen gakoa lur azpian dago. Kontsumitzen ditugun elikagaien atzean dagoen zientzia
- Zurezko egitura eta lastozko itxiturak dituzten eraikinak. Eraikuntzaren arlotik larrialdi klimatikora egokituz
- Arkeologia eta bere tresnak
- Arkeologia eta beste errealitate batzuk. Ausartzen zara horiek aurkitzen?
- Badakizu zer esan dezakeen zure odolak zutaz?
- Baliabide naturalen madarikazioa
- Berotegi-efektua aztertzen: zer gertatzen ari da Lurrean?
- Bizitzak salbatzen dituzten algoritmoak. Adimen artifiziala ikerketa biomedikoan erabiltzea
- Blower Door saiakera eraikinen energia-eraginkortasunerako eta jasangarritasunerako
- CO2 atzitzea klima-aldaketa arintzeko estrategia gisa
- Edaten dugun ura aztertzen
- Energia historian
- Eta begian zauriak badaude, zer?
- Etxeko kutsadura. Hustubidetik ozeanora
- Fokuan. Minbiziaren luzetarako komunikazio sistema
- Gizakien eta planeten osasuna: klorofilak ezkutatzen duena
- Gure azalaren boterea deskubritzen
- Imanak, nanoimanak eta minbizia
- Indusketa paleontologikoa
- Iraganeko gizarteak ezagutuz epigrafiaren bitartez
- Kolorea, argia eta haren aplikazioak
- Konektatutako edo deskonektatutako nerabeak? Hausnar dezagun Interneten eta sare sozialen erabilerari buruz
- Lurrikara eta tsunamiekin esperimentatzen
- Organismoak erreskatean. Bioerremediazioaren zientzia
- Planetaren osasuna. Ingurune osasuntsuak, pertsona osasuntsuak
- Sustraiak, elikagaien ekoizpenean ahaztutako ekosistema
- Termografia eraikinen eraginkortasun energetikoari eta iraunkortasunari aplikatuta
- Zelulen arteko elkarrizketak: minbiziaren garapenaren sekretu nagusietako bat
- Zer da DNA?
- Zer da zientzia? Nola egiten da ikerketa?
- Zer dakigu minbiziari buruz?
- Zer zapore du urak?
- Blower Door saiakera eraikinen energia-eraginkortasunerako eta jasangarritasunerako
- Eta begian zauriak badaude, zer?
- Etxeko kutsadura. Hustubidetik ozeanora
- Iraganeko gizarteak ezagutuz epigrafiaren bitartez
- Itsasoko kutsadura. Mikroplastikoak
- Konektatutako edo deskonektatutako nerabeak? Hausnar dezagun Interneten eta sare sozialen erabilerari buruz
- Nire itsasontzian. Klima-aldaketaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko jokua
- Planetaren osasuna. Ingurune osasuntsuak, pertsona osasuntsuak
- Soinuaren kutsadura
- Sustraiak, elikagaien ekoizpenean ahaztutako ekosistema
- Termografia eraikinen eraginkortasun energetikoari eta iraunkortasunari aplikatuta