Zientzia zirkularra: Zientzialariak eskolara bueltan

 Zientzia Zirkularraren bidez, gure gizarteari ezagutza transferitzea eta Unibertsitatean sortzen diren azterlanak eta ikerketak komunikatzea sustatu nahi da. Bere helburu nagusia zientzia eta teknologia Euskal Autonomia Erkidegoko Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako ikasleei hurbiltzea da. Zientzia Zirkularraren programan, gure unibertsitateko ikertzaileak eta irakasleak ikastetxeetara joaten dira dibulgazio hitzaldiak edo tailerrak ematera.

Zientzia Zirkularraren programa G9-SCIENCE4ALL Europako proiektuaren testuinguruan antolatzen da. Europar Batasunak mundu osoko gizarte-arazo handietarako konponbideak planteatzeko asmoz abian jarri dituen ikerketa eta berrikuntzako bost misioetan zentratua. Misio horiek minbiziari, klima aldaketara egokitzeari (eraldaketa soziala barne), urari eta ozeanoei, hiri adimendun eta klimatikoki neutroei eta lurzoruaren eta elikagaien osasunari buruzkoak dira. Beraz, 2024/2025 ikasturte honetan dibulgazio hitzaldiak eta tailerrak bost misio horiekin lotuta daude nagusiki.

Hitzaldiak eta Tailerrak